
Industria-segurtasunerako Dekreto-proiektuari buruzko aurretiko kontsulta. Ondorioak
Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133.1. artikuluan ezartzen duenarekin bat, Dekretuaren proiektua egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.
Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik sailburuak onartu beharko duen.
Jarraian datozen tramite guztiak, espediente administratiboa osatuko dutenak, publikoak dira eta Legegunea atarian izango dira kontsultagai.
Eskerrik asko ekimen honen gainean erakutsitako interesagatik.