Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Industria-segurtasunerako Dekreto-proiektuari buruzko aurretiko kontsulta

Eu
0 boto
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak

Industria-arloko dekretu-proiektuarekin, gaur egun industria-segurtasunerako sistema eratzen duten arauen zatiketaren eta aniztasunaren ondoriozko segurtasun juridiko ezaren mailak murriztu nahi dira.

Era berean, indarreko ordenamendu juridikora egokituta, eskubideen eta betebeharren araubidea argituko duen proposamen arautzaile bat zehaztu nahi da, bai eta aipaturiko gaian eskumenak dauzkaten administrazio-organo eta -unitateen jardunaren eraginkortasunean eta efizientzian sakondu nahi ere.

Ekimena onartzeko premia eta aukera

Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legea indarrean jarri zenetik, legea garatzeko idatzi diren arauen sakabanaketak eta heterogeneotasunak, maiz, segurtasun juridikoaren printzipioa kaltetu dute, eta, xedapen-proiektu horrekin, printzipio horixe indartu nahi da. Bestalde, industria-segurtasunerako araubidera atxikita dauden industria-jardueren multzoari eragiten dioten alderdi batzuk aldatzeko premia dago, eta premia hori tresna horren bidez behar bezala bideratuko dela balioesten da. Egin litezkeen berrikuntzen zerrendan, besteren artean, honako hauek egingo dute topo: Industria Administrazioan dokumentuak aurkezteko bide elektronikoaren edo telematikoaren hedapena, gaitutako ordezkaritzaren irudiaren erregulazioa, erantzukizun-adierazpenaren irudiaren garapen arautzailea, industria-segurtasunerako instalazioak xede dituen eta Erregistro Industrialarekin guztiz elkarreragingarria izango den erregistroaren sorrera eta, azkenik, nahitaezko betearazpenerako institutuaren erregulazio zorrotza.

Arauaren xedeak

Eragindako ekonomia-eragileek jardutea eta erabakiak hartzea errazteko arauzko esparru egonkor eta ulergarria eratzea eta, ukitutako interesak hobeto zaintzeko eta sustatzeko xedez, ordenamendu juridikoa berritzea dira etorkizuneko arauaren xedeak. Halaber, proposamen arautzailearen ildo gidarietako bat izango da karga administratiboak murriztea eta sinplifikatzea.

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan