Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Industria-segurtasunerako Dekreto-proiektuari buruzko aurretiko kontsulta

Eu
Hitzaurrea

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak beharrezko ikusten du xedapen orokor bat egitea, industria-segurtasunaren arloan indarrean den araudi autonomikoa berritzeko eta hobetzeko xedez.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluko 1. zenbakiak ezartzen duenez, kontsulta publikoa bideratuko da legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, administrazio eskudunaren webgunearen bitartez. Kontsulta horretan, jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek.

Aurretiko kontsultaren xede izango dira etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona fisiko eta juridiko guztiak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak, interes ekonomiko eta sozialak ordezkatzen dituzten elkarte eta antolakundeak, erakunde publikoak eta eskubide edo interes legitimo indibidualen nahiz kolektiboen titularrak.

Kontsultaren hartzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari helarazi ahalko dizkiote beren iritzia, iradokizunak edo oharrak, eta hamar eguneko epea izango dute hori egiteko, kontsulta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren web-atarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

#SeguridadIndustrial
Zerikusia duten berriak