Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren gaineko prozedurak arautzeko dekretuaren proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa.

Eu
0 boto

Arau honen helburuak hauek dira:

  • Ingurumenean ondorio handiak izan ditzaketen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean garatzea aurreikusi diren planen eta programen ingurumen ebaluazio estrategikoaren arloko prozedurak erregulatzea.
  • Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedurak arrazionalizatzea, sinplifikatzea eta zehaztea.
  • Etorkizunean planak eta programak ezartzetik ingurumenean espero litezkeen ondorioen eta ingurumen-ebaluazio motaren (ohikoa edo sinplifikatua) arteko proportzionaltasuna bermatzeko mekanismoak ezartzea.
  • Beren eginkizunak egitea erraztea ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozeduretan esku hartzen duten agenteei; bereziki, ingurumen-ebaluazioaren beraren izapideen eta prozedura substantiboen koordinazioa hartuta aintzat.

Azaldutakoa ikusita, eta araua egin baino lehen, herritarrei dei egiten zaie orrialde honetan edo Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoko Iragarki Taulan jasotako informazioari buruz iritzia emateko.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz