Gobernuaren proposamenak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren gaineko prozedurak arautzeko dekretuaren proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa.

Hitzaurrea

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ingurumen–ebaluazio estrategikoaren gaineko prozedurak arautzeko Dekretuaren proiektua egiteko prozedura hastea aurreikusita dauka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluko 1. zenbakiak ezartzen duenez, kontsulta publikoa bideratuko da legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, administrazio eskudunaren webgunearen bitartez. Kontsulta horretan, jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek.

 * Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak

Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduren izapidea egiteko ezarrita dauden arauek hainbat aldaketa izan dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen bidez lehen aldiz erregulatu zirenetik, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 11ko 21/2013 Legearekin egin da azken aldaketa. Horren ondorioz, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren mendeko askotariko kasuei prozedurak ezartzea zailtzen duen arau-sakabanaketa gertatu da; funtsean, sortzen diren interpretazio-zalantzengatik.

* Ekimena onartzeko premia eta aukera

Azken urteotako arau-aldaketetara egokitu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren arloko lege-esparrua, eta xehe garatu behar dira estatuko oinarrizko araudian nahiz autonomia-erkidego honen araudian ezarrita dauden prozedurazko askotariko alderdiak.

#EvaluaciónAmbiental
Zerikusia duten berriak