Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Euskal Kasazio Zibila arautzeko lege-aurreproiektuari buruzko aurretiazko kontsulta publikoa

Parte hartze 1
Eu
0 boto

Gaur egun, Euskal Zuzenbide Zibilak arautzen dituen gaietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Arlo Zibileko Salaren esku hartzea kontenplatzen duten lege aurreikuspenek, orain arte, ez dute espero zen emaitza eman Zuzenbidearen adar honek Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren pronuntziamendu ondare nahikoa izan dezan, Tribunal horrek doktrina batzeko duen funtzioa betetzeko. 

Gure erkidegoan, Euskal Zuzenbide Zibilaren beharrizan bereziei erantzuteko kasazio errekurtso baten gabeziaren ondorioei erantzuteko bi aukera posible dago:

  1. Ezer ez egitea: Prozedura Zibilaren Legea aplikatzea ekarriko luke. Horren ondorioz, egungo egoera luzatuko litzateke, alegia, aipatu legean jasotako kasazio errekurtsoa aplikatzeko arauak aplikatu beharra, ñabardurarik gabe, eta beraz, Euskal Zuzenbide Zibila osatzen duten arauek ez lukete irismen orokorreko jurisprudentzia nahikorik izango.
  2. Euskal Zuzenbide Zibilaren beharrizan bereziei erantzungo dien lege berria onestea. Euskal antolamendu juridikoan arauketa mota honen aurrekaririk ez badago ere, zuzenbide zibil berezia duten beste autonomia erkidego batzuetan, aukera honi heldu diote (ad.: Kataluniako Zuzenbide Zibileko Kasazio Errekurtsoari buruzko martxoaren 5eko 4/2012 Legea; Galiziako Zuzenbide Zibileko Kasazio Errekurtsoa arautzen duen apirilaren 25eko 5/2005 Legea; Aragoiko Kasazio Foralari buruzko ekainaren 14ko 4/2005 Legea).

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Arlo Zibileko Salaren  pronuntziamendu kopurua sustatze aldera, lege proiektu honen asmoa da muntaren gaineko baldintza ezabatzea, kasazio errekurtsoen aurkezpena onartuz kasazio-interesik baldin badute, eta orokorrean,  kasazio-interesa sinplifikatzea.  Horrela, gaiari buruzko jurisprudentziarik ez dagoenean, edo probintzia-auzitegiek ebazpen kontraesankorrak dituztenean, EAEko Auzitegi Nagusira jo ahalko da. Muntaren gaineko baldintzak, beraz, ez luke eragotziko kuantifikazio ekonomiko eskasa duten edo kuantifikazio ekonomikorik ez duten gaiak kasaziora heltzea, sarritan, familia zuzenbidean edo Euskal Zuzenbide Zibilaren barruko beste gai batzuetan gertatzen den bezala.     

Zure ikuspegia interesatzen zaigu. Utzi zure iritzia, ekarpena edo hausnarketa, eta lagundu gaitzazu proposamen hau hobetzen:

  • Ados al zaude Euskal Kasazio Zibila arautzeko Lege Proiektuaren helburu nagusiarekin?
  • Jorratu beharreko ikuspunturik edo gairik falta dela uste al duzu?
Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
  • Egunon, Ezkontza edo kasaio zibilak ez luke hainbeste tramite izan beharko. Telematikoki egin edo desegin daitekeen zerbait izan beharko zen. Agurrak!
    2019.eko maiatzak 15
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
Komunikabideek behera kargatzeko