Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko dekretu-proiektua. Informazio publikoaren fasea

Eu
Hitzaurrea

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko Dekretuaren bidez, laguntza ekonomikoak finkatu eta zabaldu zituen familia eta lana bateratzeagatik diru-sarreretan murrizketak izaten dituztenentzat.

Familia eta lana bateragarri egiteko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren laguntzak hobetzea eta hedatzea:

  1. a) Seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak.
  2. b) Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako la­guntzak.
  3. c) Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso la­rrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia har­tu edo lanaldia murriztu duten langileak ordezteko laguntzak.
  4. d) Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kon­tratatzeagatiko laguntzak.

Bateragarritasun laguntzetan  lerro berria sartzea: eszedentzia egoeran dauden langileak laguntzea, helburua izanik jaiotzagatiko edo urtebete baino gutxiagoko adingabeko zaintzagatiko kontribuzio prestazioaren aldia berdintzea.

Horren guztiaren helburua, hasieratik,  bi gurasoak aitatasunean eta amatasunean guztiz inplikatzea da, zaintza-lanak eta ardurak berdintasun handiagoz banatuak izan daitezen. Honek, gure seme-alaben babes eta zaintzak hobetzen lagunduko du, bai haurtzaroan bai nerabezaroan.

Gainera, oraindik emakumeek jasaten duten lan-merkatura sartzeko diskriminazioa, bertako  iraunkortasuna eta bertan aurrera joatea, murriztuko dira. Diskriminazio hau, maiz amatasunarekin eta enplegu-emailearen aldetik emakumeak zaintzaile nagusi gisa ikusteko moduarekin lotzen da.

Arauaren eraginpean dauden herritarrek nahiz erakundeek hogei egun balioduneko epea izango dute Agindu honen eranskinean adierazitakoen gainean daukaten iritzia azaltzeko, Agindua Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko web-atarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

#ConciliaciónFamiliar
Zerikusia duten berriak