Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioei baimen administratiboa emateko prozeduren dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Hitzaurrea

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak beharrezkoa irizten dio xedapen orokor bat prestatzeari, energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioei baimen administratiboa emateko prozeduren inguruan gaur egun indarrean dagoen araudia autonomikoa eguneratu eta arau-esparru berrira egokitzeko, eta, balitekeen neurrian, prozedura horiek arintzeko.

Herri-administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (39/2015, urriak 1) 133.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, xedapen arauemaile baten proiektua egin aurretik kontsulta publikoa egin behar da administrazio eskudunaren web-atariaren bidez; taxutuko den arauaren eragina jasango duten  pertsona eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasotzeko aldera.

Hori dela-eta, aurretiazko kontsultaren izapidea bete nahi dugu xedapena prestatu baino lehen, arauaren eragina jasango duten herritarrek eta erakundeek prozeduan parte hartzeko modua izan dezaten, eta planteatuko den arauari ekarpenak egin.

#EnergíaEléctrica