Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioei baimen administratiboa emateko prozeduren dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
0 boto
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuak arautu zituen energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioak eraiki, eraldatu, ustiatu, transmititu, eta ixteko baimen administratiboa emateko prozedurak, bai eta hartuneak, zuzeneko lineak eta kontsumitzaileak konektatzeko instalazioak ere (azaroaren 27ko Sektore Elektrikoko 54/1997 Legearen esparruan).

Sektore Elektrikoko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ere, bere aurrekoak bezalaxe, araututa utzi zuen baimen administratiboak behar direla energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioak eraiki, eraldatu, ustiatu, transmititu eta ixteko, bai eta energia elektrikoa ekoizteko instalazioak aldi baterako ixteko ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko eskumeneko instalazioetarako baimen administratiboak eskuratzeko prozeduren erregulazioa berritu nahi dugu, erabilera publikoko adierazpena egin beharrik ez dagoen kasuetan edo ingurumen-inpaktuaren azterketa egin beharrik ez dagoen kasuetan bizkorrago jokatzeko modua izan dezagun, hartara, gehienetan eskatzen diren instalazio berriak egin eta martxan jartzeko baimenak eskuratzea errazago izan dadin.

Araudi berriak honako hau lortu nahi du:

  • Izapideak murriztu eta arrazionalizatu, eta teknologia berriak erabiltzen hasi herritarren eta administrazioaren arteko harremanetan. 
  • Inongo premiarik gabe karga administratiborik ez eragin eta formalismorik ez gehitu, informazio publikoa eman beharrik ez izateko, justifikatuta dagoen kasuetan besterik.
  • Baimenak eskuratzeko lehenengo erregulazioa martxan jarri zenetik detektatu diren arazo zehatzei aurre egin, kasu bakoitzari bere konponbidea emanez.
  • Baimenak emateko prozeduren gaineko erregulazio autonomikoa egokitu, esparru juridiko berriarekin bat egiteko.

Jendaurreko kontsultaren izapide horixe da, beraz, une hauetan betetzen ari garena, legeak aurreikusitako eskemari jarraituz.

Parte hartu webgune honetan edo sare sozial hauen bidez: TwitterFacebook e Instagram

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan