Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Landa ingurunearen garapeneko lege-aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Hitzaurrea

Landa Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/98 Legea Nekazaritza-politika Bateratuan (NPB) integratzen hasten den une batean sortu zen. Prozesu hori "Agenda 2000" -ren onarpenarekin amaitzen da (1999an, NPB erreforma).

Orokorrean, estrategia arrakastatsua izan dela esan daiteke, bizi-kalitatea hobetzea, indarberritze ekonomikoa, natura- eta kultura-ondarearen  babesa, eta horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa eremuetan populazioa mantentzea  lortzen lagundu baitu. Hala ere, aldi honetan izan dira aldaketa garrantzitsuak eta joera berriak, gure landa eremuan eta hiri-ingurunearekiko interakzioan eragina dutenak. Aldaketa hauek guztiek gomendatzen dute Euskadin landa garapeneko estrategia berri bat sustatzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 133.1. artikuluan ezartzen duenez, xedapen arauemaile baten proiektua egin aurretik kontsulta publikoa egin behar da, administrazio eskudunaren web-atariaren bitartez. Kontsulta horretan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona eta erakunde esanguratsuenen iritzia bilduko da.

Hori dela eta, Landa Garapeneko Legearen aurreproiektua kontsulta publikoaren aurretiazko izapidea egin behar da.

Herritarrek eta, hala irizten dioten arauak eraginda, orain, hemen planteatutako gaiei buruzko iritziak helaraz ditzakete.

 

#DesarrolloRural