Gobernuaren proposamenak Osasuna

Adikzioen arloko jardunbide egokiaren eta ibilbide profesionalaren aintzatespenak sortzeko eta zehazteko dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
100 %alde
Boto 1 (1/0)

Dekretu-proiektuarekin, sariak sortu nahi dira adikzioen esparruan pertsona eta entitateek egindako jardun gailena publikoki aintzatesteko, eta baita ere, balioa emateko horiek guztiek adikzioaren esparruan erakutsi duten jardunbide egokiei, prebentzio-, asistentzia-, gizarteratze-, prestakuntza- edo ikerketa-arloetan.

Ekimenaren bidez, sarien edukia, ezaugarriak, eta, hala badagokio, kategoriak ezarri nahi dira.

Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren7ko 1/2016 Legearen 64. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, euskal administrazio publikoek sariak eta ohorezko aipamenak sortu ahal izango dituzte, helburu izanik publikoki aintzatestea adikzioen esparruan prebentzio-, asistentzia-, gizarteratze-, prestakuntza- edo ikerketa-arloetan nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoen (publiko zein pribatuen) lana. Orobat ezartzen du sari horien edukia eta ezaugarriak, hala badagokio, erregelamendu bidez zehaztuko direla.

Arauaren eraginpean dauden herritarrek nahiz erakundeek hogei egun balioduneko epea izango dute Agindu honen eranskinean adierazitakoen gainean daukaten iritzia azaltzeko, Agindua Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko web-atarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Parte hartu webgune honetan edo sare sozial hauen bidez: TwitterFacebook e Instagram

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz