Gobernuaren proposamenak Osasuna

Adikzioen arloko jardunbide egokiaren eta ibilbide profesionalaren aintzatespenak sortzeko eta zehazteko dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Eu

Adikzioen arloko jardunbide egokiaren eta ibilbide profesionalaren aintzatespenak sortzeko eta zehazteko dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak.

2019.eko maiatzak 13

Osasun Sailak izaera orokorreko xedapen bat egingo du sariak eta ohorezko aipamenak sortzeko, helburu izanik publikoki aintzatestea adikzioen esparruan prebentzio-, asistentzia-, gizarteratze-, prestakuntza- edo ikerketa-arloetan nabarmendu diren pertsona fisiko zein juridikoen, entitate publiko zein pribatuen eta euskal administrazio eta erakunde publikoen lana, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legearen 64. artikuluan ezarritakoaren garapen gisa. Ildo horretatik, artikulu horren 2. zenbakian ezarritakoaren arabera, sari horien edukia eta ezaugarriak erregelamendu bidez zehaztuko dira.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

========================================

* Hurrengo tramitea: jendaurrean jartzen da

Egoitza elektronikoa: Aurkezpen-epea ireki gabe (2019/06/20-2019/07/17)

Adikzioen arloko jardunbide egokien eta ibilbide profesionalaren aintzatespenak sortu eta zehazten dituen dekretu proiektua

https://www.euskadi.eus/jendeaurreko_erakustaldia/adikzioen-arloko-jardunbide-egokien-eta-ibilbide-profesionalaren-aintzatespenak-sortu-eta-zehazten-dituen-dekretu-proiektua/web01-tramite/eu/

EHAA:

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurren jartzen baita adikzioen arloko jardunbide egokien eta ibilbide profesionalaren aintzatespenak sortu eta zehazten dituen dekretu-proiektua.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/06/1903001e.shtml

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau