Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
Eu

Nola gutxitu eta saihestu berri faltsuak? Ondorioak.

2019.eko martxoak 15

Irekiak hausnarketa partekatu baterako prozesu parte-hartzailea bultzatu du,  #OpenGovWeek astearen barruan, gai honen inguruan: nola saihestu eta murriztu berri faltsuen difusioa.

Herritarrek ekarpenak egin dituzte berri faltsuak sortu eta zabaltzeari buruz Irekia eta Osoigo plataformetan, eta, hain zuzen, horiek eztabaidatu zituzten Bilboko Bilborock aretoan antolatutako ekitaldi presentzialean. Kazetarien, sektoreko adituen eta hara joandako publikoaren hausnarketak ere aztertu zituzten.

Bi mahai-inguru antolatu ziren, eta parte-hartzaileek honako gaiak aztertu zituzten kazetaritzaren eta zuzenbidearen ikuspuntutik: sare sozialen erabilera eta legitimazioa; berri faltsuen inpaktua iritzi publikoa sortzeko euskal gizartearen baitan; berria hedabide digital gertukoenetan berriro irakurtzeko dagoen joera —hedabideak berriz ere informazio-iturritzat hartzeko joera, alegia; klik errazerako joera; erabiltzaileak izan beharko lukeen rola; maldita.es edo The Trust Project moduko ekimenak babestea, botere publikoak modu independentean kudeatzeko aukera ematen dutela ulertuta; martxan jar daitezkeen mekanismoak entzuleak —irratiaren kasuan— desinformatuta ez egoteko, eta, azkenik, helduak eta gazteak heztea hedabideen eta haien funtzionamenduaren gainean.

Gai horiek guztiak eta beste batzuk jorratu zituzten, bada, bi ordutik gora iraun zuen ekitaldian. Gure ustez, aztertzen eta ikertzen jarraitu behar dugu berri faltsuei aurre egiteko, eta horregatik Irekiak, etorkizunera begira, herritarren ekarpenak eta iritziak jasotzen jarraitu nahi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau