Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea aldatzeko lege-aurreproiektua. Entzunaldia eta jendaurreko informazioa

Eu
Hitzaurrea

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/005 Legea lehenaldiaren eta orainaldiaren arteko mugarri bat izan zen Euskal Autonomia Erkidegoaren berdintasun-politiken historian, esparru juridiko sendoa ezartzea eta garatzea ahalbidetu baitzuen; izan ere, haren bidez, indar lotesle handiagoa eta bitarteko, baliabide eta pisu politiko gehiago eman zitzaien politika horiei. Hain zuzen ere, horregatik, Nazio Batuen Erakundeak Zerbitzu Publikoen Lehen Saria eman zion 2015ean aipatu legea sortzeko eta ezartzeko prozesuari.

Hala ere, ez legea ezta hainbat sektoretatik garatutako lana ere ez dira nahikoa izan gure herrian amaitzeko munduan zabalduen dagoen giza eskubideen urraketarekin: emakumeen kontrako diskriminazioa, baita haien kontra eragindako indarkeria ere, haren adierazpen larriena baita. Asko dago egiteko eta herritarrek gero eta gehiago eskatzen dute, eta horren froga dira azken aldian feminismotik sustatutako mobilizazio jendetsuak eskatzeko erakundeen eta gizartearen konpromiso handiagoa berdintasunaren alde eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurka.

Hain zuzen ere, lege horren aldaketaren bidez herrialde-politika eta -ituna ahalbidetu nahi da berdintasunaren alde eta ikaragarria den indarkeria matxistaren aurka, hura sendotuz, eta gizarte eta arau-testuinguru berri batetik eratorritako behar berrietara eta erronketara egokituz; horretatik nabarmendu daiteke euskal ordenamendu juridikoa egokitzeko beharra 2014an Europako Kontseiluak hartutako Istanbuleko Hitzarmenera

#LeydeIgualdad
Komunikabideek behera kargatzeko