Lurraldea antolatzeko planak eta hirigintza antolatzeko tresnak onartu, berrikusi eta aldatzeko prozedurak arautzen dituen dekretua egiteko aurretiazko kontsulta Publikoa

Eu
100 %alde
Boto 1 (1/0)

Dekretu-proiektuak aipatu legeak garatu nahi ditu, eta erregelamendu bakarrean batu lurralde- eta hirigintza-plangintza onartu, berrikusi edo aldatzeko prozedura guztiak, baita kasuan kasuko ingurumen-ebaluazioko prozedura ere (ohikoa edo sinplifikatua), eragile guztiei segurtasun juridikoa eman dakien eta planteatzen ari diren interpretazio-arazoak ebatz daitezen.

Arauaren helburuak

Dekretu-proiektu honen helburua izango da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek egin edo onartzen dituzten lurralde- eta hirigintza-plangintza onartzeko prozedura nabarmenak araudi-mailan garatzea, maiatzaren 31eko 4/1990 Legea (Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzkoa) eta ekainaren 30eko 2/2006 Legea (Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) garatuz. Hala, ingurumenaren gaineko ebaluazioa egiteko prozedura adjektibo eta instrumentala sartu beharko da, prozedurak sinplifikatu, arrazionalizatu eta izapideak bateratzeko printzipioei jarraikiz.

Parte hartu webgune honetan edo sare sozial hauen bidez: TwitterFacebook e Instagram

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz