Klima-aldaketa, planetaren ingurumen-erronkarik handiena

5 parte hartze
Eu
100 %alde
Boto 1 (1/0)

Klima-aldaketaren aurkako borroka herritar guztiei eskainitako erakusketa, tailer eta mikrotopaketa batzuetan gauzatuko da Euskadiko berrogeita bederatzi udalerri ingurutan. Ihobek (Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak, beste erakunde batzuekin batera (hala nola URA-Uraren Euskal Agentzia, Visesa, AZTI, Neiker, Tecnalia, Aclima klusterra, Itsas Mater Museoa, BC3, Iberdrola, Ecodes, Ekoetxea ingurumen-zentroen sarea, Kristina Enea Fundazioa eta UNESCO-Etxea) ia ehun ekimen antolatuko dituzte gizartea arazo global horren inguruan kontzientziatzeko. Jarduera horiek guztiak Asteklima izeneko Euskadiko Klima Aldaketaren lehen Astearen barruan egingo dira. Asteklima martxoaren 1etik 10era egingo da, eta Klima Aldaketari buruzko ‘Change the Change’ Nazioarteko Konferentzia izango da ekitaldi nagusia.

Donostian, martxoaren 6tik 8ra bitarte izango da hitzordua, eta berotze globalari lotutako urteko garrantzitsuenetako bat izango da. Nazioarteko lehen mailako hizlariek gogoeta egitera eta soluzioak bilatzera bultzatuko duten bitartean, Euskadiko 49 herri eta hiritan herritar guztientzako ia ehun jarduera egingo dira martxoaren 1etik 10era bitarte.

Ekintza horietan, ahalik eta jende gehien bildu eta inplikatu nahi da. Programaren zati handi bat hitzaldi, tailer eta jardunaldiekin osatuko da, baina herritarrei, gainera, zinema-saioak, lehiaketak, ipuin-kontalariak, erakusketak eta adin-tarte guztietarako beste jarduera batzuk eskainiko zaizkie.

Udalerriek bultzatutako jarduerez gain, industriak, zientziak eta kulturak ere zeregin garrantzitsua beteko dute lehen Astekliman. Jardunaldi eta topaketa horietan landuko diren ikuspegien artean, klima-aldaketak hainbat arlotan (osasuna, moda, big data, ura, enpresa-sektorea, diseinua, itsasertzaren gaineko inpaktua, eraikuntza jasangarria, nekazaritza-sektorea, giza eskubideak eta abar) izango duen eragina azpimarra daiteke.

Euskadiko Klima Aldaketaren lehen Astearen helburua, nolanahi ere, herritarrak erronka global horri aurre egiteko konpromiso pertsonala hartzeko mobilizatzea da, ekintza oro, txikia izanik ere, baliagarria delako premisapean.

Klima-aldaketaren inpaktuaren aurrean konponbideak bilatzera gonbidatzen zaitugu, baita zure hausnarketak ekartzen ere.

Jardueren garapenari buruzko informazio guztia www.asteklima.eus webgunean dago eskuragarri.

Parte hartu webgune honetan edo sare sozial hauen bidezTwitterFacebook e Instagram

Aldeko argudioak
  • el PROYECTO MURO EKHUM "Giza Oihartzuna" toma como punto de PARTIDA la “ECOLOGÍA” entendida como ESCENARIO de CONVIVENCIA entre las PERSONAS y su ENTORNO: un nuevo INSTRUMENTO de INTEGRACIÓN original y único: conocerlo es DECIDIR! http://t.co/yeRnwqZo8x
    2019.eko martxoak 01
  • Mientras en Europa se pelea por la desunión temas territoriales, en otras partes se pelea por la unión sumar más por hacer más fuerza colectiva. Parece las normas no gustan a todos y todas se pueden recurrir si fuese necesario para mejorar.
    2019.eko martxoak 05
  • Educar sobre todo en reducir el impacto entre la sociedad tratando de ahorrar tanto en lo doméstico como en el exterior aprovechando además las mejores técnicas disponibles. Toda conexión además supone impacto.
    2019.eko martxoak 05
  • Ya que se deniega ayuda aquí por tener una persona una familia en su país de origen en una choza por no dejar en la calle, pedir responsabilidades ambientales países más contaminantes limitan el desarrollo de otros países más impactados por el clima.
    2019.eko martxoak 06
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
Komunikabideek behera kargatzeko