Klima-aldaketa, planetaren ingurumen-erronkarik handiena

5 parte hartze
Eu
Eu

Klima-aldaketa, planetaren ingurumen-erronkarik handiena. Ondorioak

2019.eko martxoak 27

Change the Change Nazioarteko Aldaketa Klimatikoaren Biltzarrak klima-aldaketaren erronkei buruzko abangoardiako ikuspegia helarazi dio gizarteari, eta gure inguruan dagoen ezberdintasuna markatzen ari diren ekimenak eta ekintzak ezagutarazi ditu.

Hitzaldia Klima Aldaketaren Astearen barruan egin da, herritarrak klima aldaketaren aurrean konpromiso pertsonalerantz mugiarazteko helburuarekin, ekintza oro, txikia izanda ere, kontuan hartuta.

Inspirazio-iturri izan diren hiru egunetan, klima-aldaketaren ikuspegi zientifikoa bezalako gaiak jorratu dira; klima-aldaketaren aurkako borrokan bereziki konprometitutako eskualdeen esperientziak, eta erronka nagusiei beren lurraldeetan nola aurre egiten dieten; hirietan dagoeneko hartzen ari diren neurriak; ekintza klimatikoa tokitik eta norabidea eta lehentasunak zein izan behar diren; jasangarritasun-politiken nazioarteko aurrerapena, Agenda 2030 aplikazioa, klima-aldaketarekin duen inplikazioa eta aurkezten diren etorkizuneko erronkak; trantsizio energetiko justua egin dezaketen alderdiak; erronka ekonomiko global horri aurre egitea, banku sistematik, finantza-sistematik edo aseguramenduaren sektoretik; eta aldaketa klimatikoaren ondorioz sortuko diren gizarte-aldaketak.

600 aditu baino gehiagok hiritarrak parte hartzera animatu dituzte eta 20 komunikabide baino gehiagok aldaketa klimatikoari buruzko informazioa emateko konpromisoa hartu dute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau