Gobernuaren proposamenak Ogasuna eta Ekonomia

Euskadiko Ondarearen erregelamenduari buruzko Dekretu-Proiektua prestatu baino lehen bideratu behar den kontsulta publikoa

2 parte hartze
Eu
100 %alde
2 boto (2/0)

Arauaren helburua azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ondareareari buruzko Legearen Testu Bategina garatzea da. Horrela, eskakizun berrietara eta azken urteotan egon diren legegintza-aldaketetara egokitutako arau multzo sistematiko bat izango dugu.

- Araua onartzeko beharra eta egokitasuna.

Azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina aldarrikatu zenetik, azken hori izan da Euskal Autonomia Erkidegoko ondarea eraginkortasunez kudeatzeko aukera eman duen arau juridikoa.

Azken xedapenetatik zortzigarrenak erregelamenduzko garapena egiteko gaikuntza jasotzen du, ahalbideratuz  garatzeko eta aplikatzeko beharrezko arauak ematea.

Azken urteetan metatutako esperientziak agerian utzi du legearen aurreikuspen batzuk teknikoki garatu behar direla, besteak beste, Ondasunen eta Eskubideen Inbentario Orokorra, ondarea kudeatzen laguntzeko tresna garrantzitsua baita.

Gainera, ondare-araudia azken urteetako lege-aldaketetara egokitu beharko da, prozedura-arauetara ez ezik –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen eratorriak bezala-, bereziki arau substantiboetara ere, horien artean, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legea; zeinaren bidez ezartzen baita Autonomia Erkidegoaren aldeko oinordetza lege-aginduz, oinordetzara deituriko pertsonarik izan ezean.

Konpondu nahi diren arazoak

Helburua da Euskadiko Ondarearen ohiko kudeaketa gauzatzeko eskumena duten hainbat operadoreri tresnak eta/edo bideak ematea, ondare-jarduketak era homogeneoan eta uniformean garatzeko, besteak beste, eragiten dietenak ondasun higigarri galkorrak edo zerbitzurako egokiak ez direnei, beste erakunde batzuekin hartutako balizko hitzarmenei edo garrantzi gutxiko herri-jabariko ondasunen erabilerei.

- Balizko irtenbide batzuk, hala arautzaileak nola ez-arautzaileak

Azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginaren azken xedapenetako zortzigarrenean ezarritakoa kontuan izanik, bere garapena eta aplikazioa soilik xedapen orokor baten bidez egin daiteke.

Parte hartu webgune honetan edo gure sare sozialetako edozeinetan: TwitterFacebook e Instagram

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz