Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

EAEko hezkuntza sistemarako II. Hezkidetza-Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023)

Eu
Eu

EAEko hezkuntza sistemarako II. Hezkidetza-Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023). Ondorioak.

2019.eko martxoak 07

Eztabaida fasea amaitu ondoren, Hezkuntza Sailak jasoriko ekarpen eta iritzi guztiak aztertu ditu, hezkuntza-eragileenak zein herritarrenak, eta dagoeneko atonduta dauka EAEko hezkuntza sistemarako II. Hezkidetza-Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023) planaren behin betiko dokumentua.

Dokumentu honek hezkuntza eragileen hamarren bat ekarpen pasatxo jaso ditu –bereziki II Plan honek identifikatu dituen hezkidetzaren zutabeen ingurukoak-. Horietako asko azken bertsiorako onartuak izan dira.

Azken dokumentu hau eta bertako edukiak Bilboko Euskalduna Jauregian 2019ko martxoaren 6 eta 7an “Eskola abian: Inklusioaren eta berdintasunaren bidean” izenburupean burutu diren jardunaldietan landu dira, hezkuntza arloko 600 profesional inguru parte hartzaile zirela.

Hezkuntza Sailak eskainitako lankidetza eskertu nahi die prozesu honetan parte hartu eta euren ekarpenak helarazi dizkiguten pertsona eta eragile guztiei, eta baita leiho honen bidez iritzia partekatu duten herritarrei ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko