Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

Eskola Inklusiboa Garatzeko Esparru-Plana, 2019-2022

Eu
Eu

2019-2022 aldirako Eskola Inklusiboa Garatzeko Esparru-Plana. Ondorioak.

2019.eko martxoak 07

Eztabaida fasea amaiturik, Hezkuntza Sailak atondu du dagoneko Eskola Inklusiboa Garatzeko Esparru-Planaren (2019-2022) behin betiko dokumentua. Prozesu honetan zehar, Esparru Planak hezkuntza eragileen ehun ekarpenetik gora jaso ditu. Ekarpen horietatik erdia baino gehiago barneratu egin dira dokumentuaren azken bertsioan.

Azken dokumentu hau eta bertako edukiak Bilboko Euskalduna Jauregian 2019ko martxoaren 6 eta 7an “Eskola abian: Inklusioaren eta berdintasunaren bidean” izenburupean burutu diren jardunaldietan landu dira, hezkuntza arloko 600 profesional inguru parte hartzaile zirela.

Hezkuntza Sailak eskainitako lankidetza eskertu nahi die prozesu honetan parte hartu eta euren ekarpenak helarazi dizkiguten pertsona eta eragile guztiei, eta baita leiho honen bidez iritzia partekatu duten herritarrei ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko