Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Horizonte 2020 Europako Ikerketa Esparru Programaren bigarren fasean, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Kide diren agenteek ikerketa proiektuak aurkez ditzaten, diru-laguntzak arautzen dituen Dekretu proiektua egin aurretiko, kontsulta publikoa

Eu
Hitzaurrea

Arauaren aurrekariak

Eusko Jaurlaritzak, ikerkuntzaren eta berrikuntzaren aldeko apustu estrategikoan, Euskadiko I+G+b politika bultzatzen du, euskal ekonomiak lehiakortasuna hobetzeko eta hazkunde iraunkorrerako bide batean aurrera egiteko funtsezko elementua den aldetik.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planak (ZTBP 2020), aipatutako apustua jasotzeaz gain, ildo estrategikoen barruan, berrikuntzaren arloan Industriaren lidergoa sendotzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren bikaintasuna garatzea eta azken honen zabaltzea eta nazioartekotzea jasotzen ditu.

ZTBP 2020ren hedapenaren bosgarren urtea igarota, Euskadi goi-berrikuntzako eskualdeen eta herrialdeen artean mantentzen da eta Ikerketa eta Garapeneko inbertsio publiko-pribatuen hazkundearen joera aldatu da. Hala ere, BPGren gaineko I+Gko inbertsio-ratioa Europako batez bestekoaren azpitik dago oraindik, batez ere enpresa-sektorean, lehiakortasun-galera honek, dakarren arriskuarekin.

Europako H2020, ikerketarako Esparru Programako funtsak biltzeak eta nazioartekotzeak, Euskadin I+G+b finantzatzen lagun dezakete. Innobasqueko Behatokiaren datuen arabera, 2014tik 2017ra bitartean,  euskal erakundeek 723 ikerketa-proiektutan parte hartu zuten, ia 440 milioi euroko finantzaketa lortuz. Hala ere, urteetan zehar parte-hartze hori murriztu egin dela, ikusi da.

Eusko Jaurlaritzaren ustetan beharrezkoa da, une honetan, H2020 Europako Ikerketarako Esparru Programan parte hartzea bultzatzea eta sustatzea.

Urriaren 1eko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. xedapenean ezarritakoa jarraituz, aurretiazko kontsulta honen helburua, etorkizunean onartu litekeen arauak, uki ditzaketen norbanako eta ordezkaritza handieneko taldeen iritziak jasotzea da.

#actividades_investigación