Dekretu proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza hutsak arautzen dituena eta berauek okupatuz bere gizarte-zeregina betetzeko neurriak ezartzen dituena. Aurretiazko kontsulta publikoa.

Eu
Eu

Dekretu proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza hutsak arautzen dituena eta berauek okupatuz bere gizarte-zeregina betetzeko neurriak ezartzen dituena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak.

2019.eko martxoak 07

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak arau orokor bat egingo du, administrazio-prozedura arautuko duena, formalki etxebizitza bat hutsik dagoela adierazteko, eta, era berean, bere erabilerarekin lotutako eskubideak edo bidezko interesak dituzten pertsona guztiei entzunaldia emango die. Arau horrek, halaber, zehaztu beharko du zein diren desokupazio-kasu zehatzak, bai eta justifikatzeko moduko legezko kasuak egiaztatzeko parametroak ere.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

=====================================================

* Hurrengo tramitea: jendaurrean jartzen da

Egoitza elektronikoa: Aurkezpen-epea irekita: (2019/06/11-2019/07/08)

Hutsik dagoen etxebizitza arautzen duen dekretu-proiektuaren testua, eta bere eginkizun soziala betetzeko neurriak ezartzen dituena, benetan okupatuta: https://www.euskadi.eus/jendeaurreko_erakustaldia/2019-dekretuaren-aurreproiektua-ekoa-arena-zeinak-jenderik-gabeko-etxebizitzak-arautzen-eta-etxebizitza-horiek-benetan-okupatuta-haien-funtzio-soziala-betetzeko-neurriak-ezartzen-baititu/web01-tramite/eu/

EHAA: EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 21ekoa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita etxebizitza hutsak arautzen dituen eta haien funtzio soziala betetzeko neurriak ezartzen dituen dekretu-aurreproiektua, zeinak etxebizitza horiek modu eraginkorrean okupatzea duen xede: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/06/1902789e.shtml

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau