Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko Legea garatzen duen dekretu-proiektua. Entzunaldi, parte-hartze eta jendaurreko informazio fasea.

Eu
Eu

Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko Legea garatzen duen dekretu-proiektua. Entzunaldi, parte-hartze eta jendaurreko informazio fasea. Ondorioak

2019.eko urtarrilak 30

Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko Legea garatzen duen dekretu-proiektua. Entzunaldi, parte-hartze eta jendaurreko informazio fasea. Ondorioak.

Dekretuen xedea da ekainaren 25eko 4/2015 Legea, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa, garatzea. Horretarako, lurzoruaren kalitatearen arloko prozedurak bideratzen dituzten arauak eta lurzoruaren kalitatea ezagutzeko eta kontrolatzeko beharrezkoak diren tresnen edukia eta norainokoa ezartzen ditu, besteak beste, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudian oinarritutako txostena.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, Lege-aurreproiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten agente sozialen partaidetza handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren Egoitza elektronikoan (euskadi.eus), Irekian eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren web-orrian (www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus) argitaratu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau