Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
100 %alde
4 boto (4/0)

*Osatu asmo den proiektu arauemailearen helburuak

  • Garraio moduen araberako eskuduntza duten hainbat administraziok eragindako alferrikako bikoizkeriarik gabeko garraio integratu eta koordinatua osatu, era horretan, Euskadiko garraioa erabiltzaileentzat bakarra balitz bezala izan dadin.

  • Administrazioen arteko harreman-sistema bat eratu, egiturazko planifikazio-metodo baten bidez antolatua. Horretan ondorengo hauek jasoko dira, EAEko lurralde osoaren analisia eginda: administrazioen jardunbiderako irizpideak; zerbitzuak eta garraiobideak; behar diren azpiegiturak eta gizarte kostuak, bai ingumenari lotuak, bai ekonomiari lotuak.

  • Garraio publikoari eta kolektiboari lehentasuna eman, errekin fosilak erabiltzen ez dituzten ibilgailuen alde eginda.

  • Trakzio mekanikorik ez duten garraiobide ekologikoagoak bultzatu eta babestu, besteak beste, oinez eta bizikletaz ibiltzea, batez ere, hiriguneetan; eta hain ekologikoak ez diren garraiobideak edo gizartearentzat kostu handiagoa dutenak gutxiago erabiltzera bultzatu.

  • Garraiobide publiko hurbila sustatu, erabiltzaileen ikuspuntutik ezin hobea dena eta  arlo ekonomikoan jasangarria dena.

  • Trenbideak garraio publikoko eskaintzaren ardatz egituratzaile gisa gehitu. Helburu honek errepide bidezko garraioa trenbidearen osagarritzat hartzea eragiten du eta ez du xede errepideko zerbitzurik eskaintzea trenbide eskaintza nahikoa duen eremu geografiko jakin batean.

  • Garraio sistema berritzailea, aurreratua eta kostuak barneratzeko irizpideetan oinarritua sustatu.

  • Garraio pribatuaren beharra gutxitu, zerbitzuen eskaintza publikoa eginez. Era horretan, horretara bideratutako eremuak libre izango dira eta hirietako buxadura kenduko da.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde oreka eta ekonomia-sarearen lehiakortasuna sustatu, kanpoko eta barruko loturak bultzatuko dituen garraio azpiegitura sare baten bidez.

  • Garraio publiko erakargarri, irisgarri, eraginkor, jasangarri eta erabiltzaileen beharretara ondo moldatua eskaini. Horretarako tarifikazio orekatuko sistema bat ezartzeko diseinua bultzatuko da eta sistema horrek hainbat erabiltzaile talderen beharrei erantzungo die, EAEko garraio publiko osorako txartel bakarra ezarrita.

  • Pertsonen eta salgaien garraioan intermodalitatea sustatu, abiapuntu izanda garraio publikoko sare integratu eta koordinatua eta ohiko garraioen beharra murriztuko duten zentro logistikoak.

Informazio gehiago: Kontsulta publikoa, Euskadiko mugikortasun jasangarriaren lege aurreproiektua egin aurretikoa.

 

Aldeko argudioak
  • Cundo la poderosa renfe o adif que es la responsable de las infraestructuras de guipuzkoa lo firme me lo creerere ...
    2018.eko abenduak 05
  • El Ayuntamiento de¿ Irun? comienza una nueva fase en el proyecto ViaIrun, con el Proyecto Estratégico de Ciudad y la Modificación del Plan general de Ordenación Urbana (MPGOU) en el espacio ferroviario.
    2018.eko abenduak 05
  • Penalizar a resto de viandantes en vehículo contamina por no ir los medios colectivos de transporte con capacidad óptima permita amortizarlos. Reclamar por daños a la salud utilización desmedida de vehículo privado habiendo alternativas no se aprovechan.
    Orain dela 4 egun
  • Ingurumena zaindu egin behar da, kontzientzia ekologiko gehiago behar da, batzuek lan sektore aldatu behar dute eta ez protesta egin ikasi egin gabe edo legez kanpo kokatzea aitzakiaz.
    Orain dela 4 egun
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
  • @IZE_Esukadi
    Orain dela 4 egun
  • @IZE_Esukadi
    Orain dela 4 egun