Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Ekintza humanitarioak garatzen dituzten esku-hartzeetarako diru-laguntzak arautzeko arau-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa.

Eu
Eu

Ekintza humanitarioak garatzen dituzten esku-hartzeetarako diru-laguntzak arautzeko arau-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak.

2019.eko urtarrilak 07

Sustatzen den arau-proiektu honen helburua eta xedea da ekintza humanitarioko esku-hartzeak finantzatzeko diru-laguntzen araubidea ezartzea. Esku-hartze horiek gatazkak eta bestelako indarkeria egoerak direla-eta krisi humanitarioak pairatzen dituzten herritarrei zuzenduta egongo dira, eta krisi-testuinguru horiek alor humanitarioan erabilitako nazioarteko estandarren arabera identifikatzeko modukoak izan beharko dute. Esku-hartze hauen helburua, laguntza ematea da, krisi egoera hauetan dauden herritarrak bizirik iraun dezaten, edo beren eskubideak babestearren, duintasuna defendatzearren eta geroko garapenerako oinarriak jartzearren.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko urtarrilak 10

    No se donde puedo leer esta norma para poder comentarla.