Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Hitzaurrea

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publikoa eta Autogobernuak “2018ko Elkarlan Sariak” emateko deialdia egin du, herritarren parte-hartzea eta balio publikoa elkarrekin sortzea sustatzeko, EHAA (AGINDUA, 2018ko urriaren 30ekoa).

Hiru sari emango dira, bakoitza 6.000 eurokoa. Irabazi-asmorik gabeko antolakunde pribatuek aurkeztutako proiektuak sarituko dira, osasunarekin, ingurumenarekin, garapen ekonomikoarekin, ikaskuntzarekin eta kulturarekin, gizarte-kohesioarekin eta gobernantza, kultura demokratikoa eta erabaki publikoetan parte-hartzearekin lotutako erronka sozialei erantzuten dietenak.

Sarion laugarren deialdia da eta, lehenengo aldiz, gobernantza, kultura demokratikoa eta erabaki publikoetan parte-hartzearekin lotutako lanak sarituko dira. Edizio hau, aurrekoetan bezala, gizarte zibileko erakundeei zuzenduta dago: gobernuz kanpoko erakundeak, elkarteak, irabazi asmorik gabeko fundazioak...

Elkarlan sariek Euskadin dauden ahalduntze-esperientzia berritzaileak erakusteko balio dute. Hori da Eusko Jaurlaritzaren konpromisoetako bat, Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte Hartzeari buruzko Liburu Zurian jasoa.

Aurreko deialdien sarituek  hemen kontsulta daitezke http://www.gardena.euskadi.eus   

Deialdiaren oinarriak parte hartzeko prozesu bat Irekia-n aurrez ikusten du. Horren bidez herritarrek gehienez hiru proiekturi eman ahal izango diete botoa.

2018ko abenduaren 3etatik abenduaren 12ra herri-bozkako sistema jarriko da. Boto gehien duten hiru proiektuei bi puntu gehiago emango zaizkie; azken bi puntu horiek hautapen batzordearen balorazioari gehituko zaizkio.

Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus

#Elkarlan2018
Komunikabideek behera kargatzeko