Gobernuaren proposamenak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura bizitokien bizigarritasun baldintzak eta diseinu arauak arautzen dituen dekretu proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Hitzaurrea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura bizitokien bizigarritasun baldintzak eta diseinu arauak arautzen duen dekretu proiektua prestatzeko asmoa du. Proiektu Dekretu horrek Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea garatuko du. Lege hori 2015eko ekainaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Arau proiektua idazten hasi aurretik aurre kontsultarako epe bat irekitzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Web Atariaren bidez, bihar-etziko arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia biltzeko, urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 133 artikuluko 1. Atalean jasotakoa betetzeko eta herritarren parte hartzea ahalbidetzeko.

* Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan eta etxebizitzen eta zuzkidura bizitokien gutxieneko bizigarritasun baldintzei buruzko irizpideak bateratzea.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen eta zuzkidura bizitokien diseinuan kontuan hartzea hurrengo irizpideak: irizpide funtzional eta espazialak, jasangarritasuna, irisgarritasuna, generoa, ekipamendua eta osasungarritasuna.

* Zein beharrezkoa eta egokia den araua onartzea:

Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera orokorraren etxebizitza politiketako markoa sortzen du.

Ingurumeneko, Lurralde Plangintzako eta Etxebizitzako Sailaren ikuspegia Etxebizitzako 3/2015 Legearen garapena hiru urteko epean bideratua izatea da. Hortaz araudiaren beharrezko garapenen onespenaren bitartez, kudeaketa-modelo eraginkorra eta beharrezko baliabide hartzea, epe luzeko etxebizitza iraunkorreko politikarako oinarriak ezartzen dituzte.

Aipatutako garapen beharra duen arlo bat gutxieneko bizigarritasun baldintzak ezartzekoa da.

Horrela, eragindako herritarrek, erakundeek, eta entitateek egoki jotako iradokizunak edo oharrak aurkeztu ahal izango dituzte. Kontsulta hauek egiten dira proposatzen den araudi proiektua tramitatzerakoan derrigorrezkoa den edo ez hurrengo tramiteetan garatu beharreko parte hartzeko neurri gehigarrien kalterik gabe.

Informazio gehiago Egoitza elektronikoan

#Habitabilidad
Zerikusia duten berriak
Komunikabideek behera kargatzeko