Gobernuaren proposamenak Segurtasuna

Dekretu proiektua, larrialdi-egoerei aurre egiteko jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batzuei ezartzen zaizkien autobabeserako betebeharrak arautzen dituen dekretua aldatzekoa

Dekretu proiektua, larrialdi-egoerei aurre egiteko jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batzuei ezartzen zaizkien autobabeserako betebeharrak arautzen dituen dekretua aldatzekoa. Ondorioak.

2019-01-16

Aldaketa honen helburua da Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintza Dekretua lege-berrikuntzetara egokitzea, baita Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legean administrazio elektronikoari buruz egon diren berrikuntzetara ere; eta Larrialdiei aurre egiteko zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituen 277/2010 Dekretua interpretatzeko eta benetan aplikatzeko hobekuntzak egitea ere bai.

Eztabaidarako ezarritako epea igaro ondoren, eta izapidearen emaitza ikusita eta baloratuta, arestian aipatutako dekretuaren proiektua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta sailburuak lehenago onartu beharko duen testua egingo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan