Plangintzaren hirugarren zikloaren Hasierako Dokumentuen Kontsulta publikoa eta eguneratzea (2018)

Eu
100 %alde
2 boto (2/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Hasierako dokumentuak, plan hidrologikoen berrikuspenari hasiera ematen dioten agiri sorta osatzen dute. Prozesu hori bideratuko duten epe eta arauak deskribatzen dituzte eta eraberean bertan aurki daitezke,  demarkazioaren azterlan orokorra; parte-hartze publikoa eraginkorra izateko antolaketa eta jarraitu beharreko prozedurak; eta dagozkion kontsulta-formulak.

Kantauriko Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Espainiako zatiko hidrologia-plangintzaren hirugarren zikloko Hasierako Dokumentuak Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta URAk era bateratuan prestatu dituzte, demarkazioko administrazio hidraulikoak diren heinean. Horietan biltzen diren ondorioak bideratuak daude plangintzaren hirugarren zikloaren hurrengo urratsak izango diren Gai Nagusien Eskema eta Plan Hidrologiko beraren berrikuspenerako oinarriak ezartzera.

2018ko urriaren 19ko Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez, kontsulta eta informazio publikora zabaldu dira aipatutako hasierako dokumentuak Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoare Euskal Autonomia Erkidego Barneko Arroei dagokionez

Agiriak Uraren Euskal Agentziaren zein Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren web-orrietan daude eskuragarri

http://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-0003336/eu/contenidos/informacion/documentos_iniciales_2021_2027/eu_def/index.shtml

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan