Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
Hitzaurrea

Informazioa eskuratzeko, eztabaidatzeko, iritzia emateko eta parte hartzeko moduak aldatu egin dira azken urteotan. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak bere jarduna ezagutzera emateko helburuarekin Irekia plataformaren, gure gizarte-sareetako profilen eta burututako aurrez aurreko partaidetza-prozesuen bidez abian jarritako lanari jarraipena eman ahal izateko, Gobernu Irekiaren Zuzendaritzatik apustu estrategiko honen eguneraketa jorratu nahi dugu, gazteen behar eta itxaropenetara hobe egokitua egon dadin, azken batean haiek izango baitira Euskadiko gobernu irekiaren etorkizuneko protagonistak.

Helburu hori lortzeko, datozen lau hilabeteetan zehar, "Irekia Eraiki" izeneko sorkuntza erkideko prozesu bat garatuko dugu euskal gazteen iritziak eta proposamenak jasotzea ahalbidetuko duena, aurreikusitako online eta offline espazioetan izango duten parte-hartzeari esker, eta baita gaztediarekin eta gobernu irekiarekin lotura duten eragile adituenak ere.

#irekiaeraiki
Zerikusia duten berriak