Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileek aldi baterako ezintasun-egoeran daudenean jasoko dituzten ordainsariak eta borondatezko hobekuntzak onartzen dituen Dekretu Proiektuaren

Eu
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileek aldi baterako ezintasun-egoeran daudenean jasoko dituzten ordainsariak eta borondatezko hobekuntzak onartzen dituen Dekretu Proiektuaren. Ondorioak.

2018.eko azaroak 19

2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren 6/2018 Legea, uztailaren 3koa, indarrean sartu ondoren, Herri Administrazio bakoitzak ezar ditzake, egoki den negoziazio kolektiboaren ostean, aldi baterako ezgaitasun-egoeran dauden bere langileen edo bere mendeko erakunde edo entitate publikoetako langileen ordainsariak. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileek aldi baterako ezintasun-egoeran daudenean jasoko dituzten ordainsariak eta borondatezko hobekuntzak onartzen dituen Dekretu Proiektuaren bidez, Estatuko oinarrizko araudiak sortutako egoera zuzendu nahi da, ezgaitasun-egoeran zeuden langile publikoen ordainsarietan aldaketa nabarmenak ezarri zituena eta araudiak ezarritakoaren kontra joan zitekeen edozein akordio, paktu edo hitzarmenen indarraldia eten zuena.

Interesdunen arteko partaidetza bideratze aldera, eztabaida publiko hau zabaldu genuen entzute aktiboko ataria den honetan, Irekian, iritziak jaso eta proiektuaren arduradunei bidaltzeko. Irekiako partaidetzari buruzko datuak honako hauek izan dira:

  • Klik kopurua: 1.273
  • Aldeko botoak: 2

Aurretiazko kontsultarako fasea amaitu ondoren, ekimen honen tramitazioak aurrera doa. Jarraian datozen tramite guztiak, espediente administratiboa osatuko dutenak, publikoak dira eta LEGEGUNEA atarian izango dira kontsultagai.

Eskerrik asko ekimen honen gainean erakutsitako interesagatik. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau