Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Informazio eta Komunikazioen Teknologien Kudeaketa Eredua Euskadiko Autonomia Erkidegoko Sektore Publikorako Arautzen duen Dekretu Proiektua

4 parte hartze
Eu
100 %alde
2 boto (2/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak ekimen ugari bultzatu egin ditu bere barne funtzionamendua eta antolaketa teknologia berrietara egokitzeko. Ekimen horietako bat otsailaren 18ko 35/1997 Dekretua onestea izan zen, informazio eta telekomunikazio sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituena. Haren xedea zen informazio eta komunikazioen teknologiak antolatzeko oinarriak ezartzea, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren esparruan.  

Lege marko hori, gaur egun, zaharkituta geratu da eta sistema indibidualetan, konpartimentu estankoetan, antolatutako azpiegitura teknologikoen sarea sortu du, elkarren arteko lotura eta elkarreragingarritasun txikiarekin. Horrek bikoiztasunak sortzen zituen aplikazio eta soluzio teknologikoetan.

Euskal administrazioa, gainera, oso deszentralizatuta dagoenez, batzuetan, zailagoa izan da koordinazio politika eraginkorrak bideratzea, aplikazio komuneko proiektuak sustatzea, administrazio prozedurak homogeinizatzea, eta antolakuntza matrizialeko eskemak ezartzea.

Dekretu proiektu honekin, informazio eta komunikazioen teknologien kudeaketa eredu jasangarria lortu nahi da, planifikazio estrategiko global eta koordinatuari erantzungo diona.

Helburuei erantzuteko egitura organiko eta funtzional bat sortzen da, eta horren bitartez, planifikazio estrategikoaren erabaki garrantzitsuenen betearazpena zentralizatzen dira. Kide anitzeko organo batek hartuko ditu erabakiok, IKTen Batzorde Estrategikoak.

Halaber, dekretu proiektu honek laguntza, kontrol, jarraipen, ebaluazio eta gainbegiratze mekanismo eta tresnak jasotzen ditu.

Azken helburua da, beraz, Euskadiko Autonomia Erkidegoko sektore publikoak informazio eta komunikazioen teknologiak modu global eta koordinatuan kudeatzea. Horrela, gerora, ebaluatu eta gainbegiratu ahal izango dira.

Ados al zaude “Informazio eta Komunikazioen Teknologien Kudeaketa Eredua Euskadiko Autonomia Erkidegoko Sektore Publikorako Arautzen duen Dekretu Proiektua” deritzonaren helburu nagusiarekin?

Ikuspegiren bat falta dela antzematen duzu? Jorratu beharreko beste gairik?

Aldeko argudioak
  • No estaría mal debidamente canal seguridad, poner un priorizador o priorizadora de mensajes lleguen según su importancia cuando hay plazos por medio. Por ejemplo las grabaciones no superan los 19 días legales conservación y puede pasar el plazo.
    2018.eko urriak 23
  • Con ayuda filtro inteligencia artificial custodia datos con canal seguro, las máquinas se entiende que tienen propiedad se insiste en el registro de las mismas sobre todo cuando además se pueden conectar no sólo por el medioambiente lixiviados y seguridad
    2018.eko urriak 24
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko