Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Estrategia eta ekintza-plan eragilea Euskadin soldata-arrakala murrizteko

qrcode
qrcode

Estrategia eta ekintza-plan eragilea Euskadin soldata-arrakala murrizteko. Ondorioak

2018-11-27

Ordainsari-berdintasuna edo “soldata-berdintasuna” nazioarteko, Europako, estatuko eta EAEko legediek aitortzen eta babesten duten eskubidea da. Horren arabera, gizonek eta emakumeek lan berdinagatik edo balio berdineko lan batengatik ordainsari berdina jasotzeko eskubidea dute.

Arau-esparru horretan kokatzen da EUSKADIN SOLDATA-ARRAKALA MURRIZTEKO ESTRATEGIA ETA EKINTZA-PLAN ERAGILEAren garapena eta bat egiten du soldata-berdintasunaren eta emakumeen eta gizonen arteko ordainsari-diskriminaziorik ez izateko eskubidearen inguruan nazioartean garatutako estrategia eta plan nagusiekin.

Ildo horretatik, Estrategian bilduta dauden jarduketarako jarraibide orokorrei eta oinarrizko ildoei ekarpenak egiteko fasea amaituta, prozesu desberdinen emaitzen dokumentuak aurkezten dira.

Labur esanda, erronka konplexua eta dimentsio anitzekoa da, kasu askotan gure kulturan eta tradizioetan errotutako gaien ondorio dena eta ikuspegi integral eta diziplina anitzetik jorratu behar dena. Zeregin horretan erantzukizun partekatua dute estamentu eta indar sozial eta politiko guztiek, eta erakunde-dinamikek ere parte har dezakete, eta halaxe egin behar dute, gainera, harik eta emakumeen eta gizonen arteko soldata-desberdintasuna murriztea lortu arte.

Eztabaida amaituta, jasotako ekarpenak eskertu eta prozesua amaitutzat ematen dugu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan