Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Gazteriaren Euskal Legea. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Eu

Gazteriaren Euskal Legea. Aurretiazko kontsulta Publikoa. Ondorioak

2018.eko uztailak 30

Gazte-politika integrala bultzatzeari buruz herri-administrazioei eman zaizkien eskumenak eta eginkizunak arautzeko premiari erantzuten dio Gazteriaren Euskal Legearen proiektua. Politika horrek barne hartzen ditu, batetik, gazteen autonomia, emantzipazioa eta gizarteratzea posible egingo duten neurriak, gazteriaren arloko zeharkako politikak planifikatuta, egikarituta eta ebaluatuta, eta, bestetik, gazteriaren sustapena, administrazio publikoetako hainbat sailek berariaz gazteei zuzendutako jarduera, zerbitzu eta ekipamenduen bidez. Hori guztia berdintasunaren bilaketaren printzipio gidaria oinarri hartuta egingo da, gazteen partaidetza sustatuko duten prozesuak eta bideak erabiliz, eta, betiere, helburu izanik bermatzea gazteek herritar gisa dituzten eskubide eta askatasunak baliatuko dituztela.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik kontsulta publikoa egin da, hain zuzen ere, EAEko Administrazio Orokorraren «euskadi.eus» web-atari instituzionalaren bidez eta Irekia web-atarien bidez, herritarrek egitekoa den arauari buruz daukaten iritzia biltzeko.

Horretarako ezarritako epea igarota, proposatutako ekimenari buruzko iruzkin bat jaso da.

Kontsulta publikoko izapidearen emaitza ikusita, eta jasotako iruzkina aztertu eta baloratuta, Gazteriaren Euskal Legearen proiektua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak lehenago onartu beharko duen testua egingo da.

Herritarrek parte hartzeko fase bat ere irekiko da, zeinak interesdunak diren pertsonei informazio publikoa emateko ere balioko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau