Euskadiko Natura-Ondarea Kontserbatzeko Lege-aurreproiektua. Jendaurreko informazioaren fasea.

Eu
Hitzaurrea

Euskadiko Natura-Ondarea Kontserbatzeko Lege-aurreproiektuaren egiteko prozedura aurrera doa eta entzunaldi, parte-hartze eta jendaurreko informazioaren fasean dago.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea bete beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Ildo horretatik, lege-aurreproiektuaren izapidean aurreproiektua jendaurrean jarri beharko zela erabaki da, izapide horretan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena dutela bermatzeko.

Lege-aurreproiektua jendaurrean jartzeko iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik, 2018ko ekainaren 5etik, hilabeteko epea irekiko da, alegazioak aurkezteko. Lege-aurreproiektua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (euskadi.eus) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren web-orrian (www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus) egongo da eskuragarri.

#LeyPatrimonioNatural2
Zerikusia duten berriak
Komunikabideek behera kargatzeko