Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko planei laguntzeko europar batasunak emandako neurriak garatu eta aplikatzeko dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Eu

Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko planei laguntzeko europar batasunak emandako neurriak garatu eta aplikatzeko dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta Publikoa. Ondorioak.

2018.eko uztailak 27

Dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko planei laguntzeko Europar Batasunak emandako neurriak garatu eta aplikatzeko araudia ezarriko du. Honek eskatzen du neurri hauek mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programaren beste neurrietatik bereizita arautzea, eta abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuaren IV. Kapitulua indargabetzea.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen  jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau