Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Dekretu Proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen efizientzia energetikoaren ziurtapenaren, ziurtagirien kontrolaren eta haien erregistroaren gainekoa.

Eu
Eu

Dekretu Proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen efizientzia energetikoaren ziurtapenaren, ziurtagirien kontrolaren eta haien erregistroaren gainekoa. Ondorioak.

2018.eko uztailak 27

Eraikinen ziurtapen energetikoaren gaietan Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudia eguneratzea da dekretu honen helburua. Hortaz, Efizientzia Energetikoaren Ziurtagiriak jaso, erregistratu, eguneratu eta ikuskatzea, eta horien kanpo-kontrola arautzen ditu dekretu honek; arautzen duen moduan Efizientzia Energetikoaren Etiketetan duen isla, etiketon erabilera, eta arlo horretan eman behar den informazioa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak babeste aldera.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin zen Administrazioaren euskadi.eus, eta orain Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau