Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Dekretu Proiektua animalien elikaduraren sekorearen erregistro eta kontrol ofizialari buruzkoa

Eu
Eu

Dekretu Proiektua animalien elikaduraren sekorearen erregistro eta kontrol ofizialari buruzkoa. Ondorioak.

2018.eko uztailak 27

Arau-proiektuak bete nahi dituen helburu orokorrak honako hauek dira, oro har:

  1. a) Erregistro publiko bat sortzea, Euskadiko animalien elikaduraren sektoreko establezimenduak inskribatzeko.
  2. b) Erregistro horren funtzionamendua eta sektore horretan jarduteko baimenak emateko prozedura ezartzea.
  3. c) Euskadiko animalien elikaduraren esparruan kontrol ofizialen antolaketa ezartzea.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin zen Administrazioaren euskadi.eus, eta orain Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau