Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Agindua zeinaren bidez aurretiko kontsulta egiten baita urpeko jarduerak baimendu eta kontrolatzeari eta urperkaritza profesionalean aritzeko titulazio berriei buruzko dekretu-proiektua osatzeko. Aurretiazko kontsulta publikoa.

3 parte hartze
Eu
Eu

Agindua zeinaren bidez aurretiko kontsulta egiten baita urpeko jarduerak baimendu eta kontrolatzeari eta urperkaritza profesionalean aritzeko titulazio berriei buruzko dekretu-proiektua osatzeko. Ondorioak.

2018.eko uztailak 12

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren bidez, dekretu-proiektu bat landu eta onartu dadila sustatu nahi du, dekretu horrek urpekaritza profesionalean aritzeko bi titulazio berriren eskumenak eta baldintzak arautu ditzan eta, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko uretan urpeko jarduera profesionalak baimentzeko prozedura arautu dezan.

Horregatik, egokitzat jo diren urpekaritza profesionaleko titulazio berri horiek arautu behar dituzte konponbideek. Arautze honen hedadura dela eta, titulazio berriek ekartzen dituzten eskumenak deskribatu behar dira, eta, areago, titulazioetara sartu ahal izateko baldintzak ere zehaztu behar dira.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau