Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Agindua aurretiko kontsulta egin dadin Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko xedapen orokor bat eratzeari buruz.

Eu
Eu

Agindua aurretiko kontsulta egin dadin Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko xedapen orokor bat eratzeari buruz. Ondorioak

2018.eko ekainak 11

Aurreikusten den dekretuak herri esklusiboen eta lehentasunezkoen arteko bereizketa ezabatuko du, eta arau-hauste eta zehapenen atalaren ikuspegia aldatuko du. Hala, landare-osasunarekin lotutako auziei garrantzi handiagoa emango die, nagusiki haziak ezkutuan zabaltzea saihesteko helburua zuen ereduari baino.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

 

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau