Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
Eu

Garapenerako Lankidetzaren 2018-2021 aldirako IV. Gida Plana. Ondorioak

2018.eko azaroak 30

2018ko uztailaren 24an Gobernu Kontseiluak Garapenerako Lankidetzaren IV. Gida Planari onarpena eman zion, 2018-2021 aldirako. Plan hau 2018ko lehen seihilekoan landu da. Hasierako proposamenak GLEAn sortutako hainbat lan-taldek egindako gogoetak ditu abiapuntu, eta talde horien ideia nagusiak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren esparruan antolatutako hainbat lan-saiotan kontrastatu dira. Lehen zirriborroa kontsulta publikora jarri da Irekia atariaren bitartez, eta gizarte-eragileen eta erakunde-mailako eragileen iritziak eta ekarpenak jaso dira. Jarraian, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren osoko bilkuran aurkeztu da, eta hark aginduzko txostena egin du, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomiko Bulegoak eta Aurrekontu Zuzendaritzak ere egin duten bezala. Azkenik, GLEAren Kontseilu Errektorean textuari onarpena eman eta Gobernu Kontseilura eraman du.

 

Atxikitako dokumentuak prozesua laburbiltzen du, egindako ekarpenen txertatzea aztertuz.

 

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eskerrak eman nahi dizkio parte hartu duten pertsona eta erakunde guztiei.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko