Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
Eu

#AtakakDonostia – Gobernuak irekitzeko elkarrizketak. Ondorioak

2018.eko ekainak 12

Maiatzaren bigarren astean, #OpenGovWeek ekimena dela eta, mundu osoko pentsalari eta buruek aztertu zuten herritarren eta ordezkarien arteko hartu emana nola hobetu eta gobernuetan herritarren parte hartzea sendotzeko konpromisoak nola sortu.

Irekia, herritarrek parte hartzeko Eusko Jaurlaritzaren ataria, mundu mailako ekimen honetara batu zen Topaketa: #Atakak antolatuz. Hiru orduz, Euskadi eta estatu mailan gardentasunean eta gobernu irekian adituak diren zortzi lagunek alor horretako tendentzien inguruko euren gogoetak partekatu zituzten topaketan parte hartu zutenekin.

#Atakak Donostia topaketak aukera eman zuen gardentasunaren, lankidetzaren eta parte-hartzearen ardatzen inguruan sakontzen jarraitzeko. Topaketan jorratutako gaien artean daude, besteak beste, sare sozialek eta eduki-plataformek herritarren mobilizazioan duten rola; lege-proiektuak sortu eta lantzeko eta legegintzako herri-ekimenak gauzatzeko herritarren parte-hartze aktiboko arrakasta-kasuak; eta gai publikoen inguruko interesa sortzen komunikabideek izan ditzaketen eginkizunak eta herritarren mobilizaziorako eta parte-hartze aktiborako gaitasuna.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau