Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
100 %alde
5 boto (5/0)

Gobernu Irekirako Aliantzaren (OGP) Euskadiko Ekintza Plana sortzen dihardute, elkarrekin, ekimen hau osatzen duten erakunde eta pertsonek, aurretik onartutako plangintzaren arabera. Orri honetan daude argitaratuta hartutako erabakiak biltzen dituzten aktak.

Une honetan, Ekintza Plana lantzeko beharrezkoak diren urratsak ari dira ematen. Prozesuaren jarraipenerako, hona hemen egindako jarduketak: 

 

* Maiatzak 17 - Lehendakaritza

OGP Euskadi - Foro Erregularraren eraketari aurretiko bilera

Eusko Jaurlaritzako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundietako, Vitoria-Gasteiz, Donostia eta Bilboko Udaletako eta gizarte zibileko erakundeen eta herritarren hainbat ordezkari bildu ziren maiatzaren 17an Lehendakaritzan, OGP Local Programme Euskal Gobernu Eredu Irekirako Ekintza Plana elkarrekin batera sortzeko.

Bilerako akta eta Foro erregularra eratzeko prozesuaren dokumentazioa orrialde honetan ikus dezakezu.

Aurretik, Talde Sustatzaileak gonbitea egin zien herritarrei Foro Erregularrean modu irekian parte hartzeko, prozedura hau jarraituta:

  • Foro Erregularrean parte hartzeko gonbidapena bidaliko zaie gizarte zibileko erakunde eta pertsonei, hautagaitzaren Talde Sustatzailea osatzen duten euskal erakundeek egindako proposamenei jarraikiz (apirileko laugarren astea).
  • Foro Erregularrean parte hartzea onartzen duten herritar antolatu eta ez antolatuak Talde Sustatzailearekin elkartuko dira (maiatzeko bigarren astea). Topaketa horretan egungo testuinguruari buruzko informazioa partekatu zen, eta Foro Erregularrean herritarren ordezkariak izango diren 8 kideak hautatzeko tailerra egin zen.
  • Foro Erregularra eratu eta bere gobernantza-araubidea onartzeko urratsak (maiatzeko bigarren hamabostaldia). Ohiko foroa eratutakoan, 2018-2020ko konpromisoei eta ekintza-planari buruzko proposamenak egin eta eztabaidatuko ditu, ekainean, eta, horrez gain, planaren ezarpena ikuskatuko du, 2018ko irailetik 2020ko abuztura bitartean. Gutxienez hiru hilean behin bilera bat (aurrez aurrekoa edo urrutikoa) egitea aurreikusten da.

=============================================================================================

* Maiatzak 29 - Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian (Bizkaiko Foru Aldundiaren "gutunazal itxiak irekitzeko" aretoan; Kale Nagusia, 25 – 48009 Bilbao).

OGP Euskadi - Foro Erregularra osatzeko batzarra: 11:00etan

Maiatzaren 29an, Euskadiko OGPren Foro Erregularra eratu da, 2018-2020rako gobernu irekiaren ekintza-plana sortzeko prozesurako. Foro erregularra izango da konpromisoen lehen zirriborroa prestatzeko arduraduna; konpromiso horiek prozesuan partekatuko dira ekintza-plana sortzen parte hartzeko interesa duten gainerako elkarte eta herritarrei irekitako foroan, eta behar besteko maiztasunez batuko da, parte-hartzean oinarritutako prestaketa-prozesu hori sustatzeko

Bileran proiektuaren sustatzaile diren zortzi erakunde eta entitateetako ordezkariak izan dira (Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiak eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalak, bai eta Innobasque eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzaz eginiko autohautaketa prozesuaren ondoriozko herritarren 7 ordezkariak: Mestiza elkartea, Bilboko Emakume Kontseilua, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Sareen Sarea, Gasteiz udalerriko Kontseilak, Osoigo plataforma eta Alberto Ortiz de Zárate gobernu irekiaren eremuko profesional gisa. Ezin izan da bertaratu, baina Foro Erregularreko partaide izango da, EUDEL, gainerako udalen ordezkaritzan.

Foro horren lehen eginkizuna gobernamendu-eredua onestea izan da, OGP ren (Open Government Partnership - Gobernu Irekirako Aliantza) fundazio-adierazpenean jasotako printzipioekin bat etorriz. Bileran, halaber, baterako lana egin da eta erakunde sustatzaileek hasierako hautagaitza aurkezteko prozesuan eginiko diagnostikoari buruz herritarren ordezkarien taldeak egindako ekarpenak jaso dira.

Konpromisoak identifikatu ondoren, gobernu irekiaren 2018-2020rako Euskadiko ekintza-plana sortuko da, haren ezarpena kontrolatuko da eta haren urteko ebaluazioan parte hartuko da.

Dokumentazioa:

=============================================================================================

* Ekainak 14 - Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian. 3.2 aretoan; Gipuzkoa enparantzan, Z/G Donostia.

- OGP Euskadi - Talde Sustatzailearen bilera: 11:00etan

Gizarte Zibilak proposaturiko eta erakundeek formalizaturiko konpromisoak berrikustea, gero Foro Erregularrean eztabaidatu ahal izateko.

- OGP Euskadi - Foro Erregularraren bilera: 16:00etan

Gizarte Zibilak proposaturiko eta erakundeek formalizaturiko konpromisoak berrikustea, gero Foro Irekian eztabaidatu ahal izateko.

=====================================================================================

* Uztailak 2 -Euskadiko Artxibo Historikoa; María Díaz de Haro kalean, 3. Bilbo.

OGP Euskadi – Foro Irekiaren deialdia: 2018-2020 Gobernu Irekiaren ekintza planaren konpromisoen kontrastea - 10:00etan

=============================================================================================

* Uztailak 12 - Arabako Foru Aldundia

OGP Euskadi - Ohiko Foroaren bilera: 16:00etan

 

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
  • Orain dela 17 ordu

    Me parecen muy interesantes las iniciativas que se están llevando a cabo en Gipuzkoa en el ámbito de la participación.

    He aquí un par de ejemplos:
    *Campaña de escucha activa de la Diputación:
    http://www.gipuzkoa.eus/es/-/foru-aldundiak-entzute-aktiboko-kanpaina-jarri-du-abian
    *Modelo de participación en la empresa guipuzcoana:
    http://www.gipuzkoa.eus/es/-/-gipuzkoako-enpresetako-partaidetza-eredua-aberasten-ari-gara-etorkizuna-eraikiz-ekimenaren-bitartez-

  • Lehendakaritza
    Orain dela 18 ordu

    Foro Erregularrak bilera izan ondoren, OGP Euskadi-ren 2018-2020 Ekintza Planaren zirriborroari ekarpenak egin dakizkioke uztailaren 20ra arte. Hartu parte!
    -------------------
    El borrador del Plan de Acción 2018-2020 de OGP Euskadi está abierto a aportaciones, tras la reunión de Foro Regular, hasta el día 20 de julio. ¡Participa!
    https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/12066/Plan_de_Accion_OGP_Euskadii_2018_20.pdf?1531477908

  • 2018.eko ekainak 15

    El proceso de cocreación del Plan de acción de OGP Euskadi 2018-2020 va viento en popa. PARTICIPA!! http://www.ogp.euskadi.eus

  • Lehendakaritza
    2018.eko ekainak 07

    De acuerdo con el planning establecido por OGP Euskadi, es el momento de que todas aquellas personas u organizaciones que lo deseen, puedan realizar aportaciones para la elaboración de compromisos para el plan de acción en esta primera fase, antes del 2 de julio. Para ello, deberán utilizar el documento Plantilla para recogida de compromisos OGP Euskadi (http://bit.ly/2Jlxnsp )y remitirlo al siguiente correo electrónico OGPEuskadi@euskadi.eus o en esta misma página de Irekia mediante una aportación con enlace al documento previamente publicado en cualquier repositorio online.

    Posteriormente, el Foro Regular analizará cada uno de los compromisos recibidos y seleccionará aquellos que considere más adecuados para su contraste en un foro abierto para su aprobación antes del 2 de julio.

    También se somete a la consideración de la ciudadanía para su contraste el Diagnóstico y desafíos para Euskadi en gobierno abierto tras contraste en Foro Regular (http://bit.ly/2JlaeuA ), que estará abierto a comentarios hasta el 2 de julio.

    --------------------

    OGP Euskadik ezarritako plangintzarekin bat etorriz, nahi duten pertsona edo erakundeek lehen fase honetan uztailaren 2a baino lehen ekintza-planerako konpromisoak prestatzeko ekarpenak egin ahal izateko unea da. Horretarako, OGP Euskadiren konpromisoak batzeko txantiloia (http://bit.ly/2Jy0ZGG ) dokumentua erabili beharko dute eta OGPEuskadi@euskadi.eus helbidera bidali edo Irekiaren orrialde honetan bertan, ekarpen baten bidez, onlineko edozein gordailutan aurretik argitaratutako dokumentura jotzeko estekarekin.

    Gero, Foro Erregularrak jasotako konpromiso bakoitza aztertuko du eta egokientzat jotzen dituenak aukeratuko ditu, gero, foro ireki batean eztabaidatzeko eta uztailaren 2a baino lehen onesteko.

    Halaber herritarren esku Euskadirako diagnostikoa eta erronkak gobernu irekian Foro Erregularrean aztertu ondoren (http://bit.ly/2xPEvfu) jarriko da, oharrak jasotzeko, uztailaren 2ra arte.

  • @TransparenteGob
    2018.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Co-creación del Plan de acción para el Modelo Vasco de Gobierno Abierto @opengovpart https://t.co/jfevUaw8Q7 vía… https://t.co/CDkD1CgP4h

  • 2018.eko maiatzak 17

    El trabajo coordinado de las instituciones vascas y la sociedad civil para llevar a cabo el Plan de Acción para el OGP me parece digno de elogio. Iremos viendo cómo se desarrolla.