Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
Eu

Elkarrekin sortzea OGP Local Programme Gobernu Irekiaren Euskal Eredurako Ekintza Plana. Ondorioak.

2018.eko irailak 28

PLANA PRESTATZEKO PROZESUA

  1. Antolaketa-eredua

OGP Euskadiren Talde sustatzailea Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek, 3 hiriburuetako udalek eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak osatzen dute. Talde sustatzaile horrek, Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzaren orientabideei jarraituz, 2018-2020 Ekintza Plana prestatzeko eta inplementatzeko antolatzea erabaki zuen, eta horretarako, 4 lankidetza-talde hauek hartu zituen ardatz: Talde sustatzaileak, Foro erregularrak, Foro Irekia eta Konpromisoen araberako taldeak.

 

  1. Plana egiteko prozesua: jomuga nagusiak

*1. JOMUGA - Foro Erregularra eratzeko prozesua

Hautagaitza sustatu zuen 7 euskal administrazioei Eudel-Euskal Udalen Elkartea batu zitzaienez, Foro Erregularra herritar antolatuen zein antolatu gabeen arteko beste 8 kiderekin eratu behar zen. Horien artean Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia inplikatuta zegoen, talde sustatzaileko kide izan baitzen. Foro Erregularreko beste 7 kideak osatzeko, hainbat fase zeukan autohautaketako prozesu bat sustatu zen.

Talde sustatzaileak 90 gonbidapen baino gehiago igorri zizkien hainbat erakunde eta pertsonari, Foro Erregularrean parte hartzeko, kontuan hartuta aniztasun irizpideak (adina, generoa, migrazioa, hiri eremua-landa eremua, herritarrak antolatuak, antolatu gabeak, adituak, auzotasuna, publikoa-pribatua) eta lurraldetasun irizpideak, eta proposamen gisa ireki zen Irekian, herritarren parte-hartzerako Eusko Jaurlaritzaren web orrian, OGP Euskadi web orria artean eraikitzen ari zelako.

36 erakunde eta pertsonek adierazi zuten interesa, zein ikuspegi eta sentsibilitate ordezkatu nahi zuten identifikatuta. Pertsona horiek geroago maiatzaren 17an Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren egoitzan egindako bilera batean parte hartu zuten.  Bilera hartan, talde sustatzaileak OGP Euskadi ekimenaren berri eman zuen, eta pertsonek eta herritarren erakundeek euren autohautaketa-prozesua ezarri ahal izan zuten, Foro Erregularrean euren ordezkaritza eratzeko.

Prozesu horretan autohautagaitzak aurkeztu ziren, Innobasque-Berrikuntzaren Agentziak proposamen tekniko bat egin zuen, eta hasieratik interesa agertu zuten pertsona guztiek berretsi egin zuten.K

*2. JOMUGA – Foro Erregularra eratzea eta diagnostiko partekatua

Maiatzaren 29an Foro Erregularra eratu zen, bere Gobernantza Eredua onartu zen, eta Euskadin Gobernu Irekiaren arloko indargune eta erronkei buruzko abiapuntu-diagnostikoa eztabaidatu zen. Foru Erregularraren ekarpenen ostean, diagnostikoko dokumentua

herritarren parte hartzerako ireki zen, erraz irakurtzeko formatu batean eta formatu osoan, ekarpenak paragrafoz paragrafo egiteko aukerarekin, Irekia web orrian.

*3. JOMUGA – Konpromisoak definitzeko prozesua eta OGPren webgunea ateratzea

Aldi berean, eta modu irekian, konpromisoak batera eta sormenez lantzeko prozesua hasi zen. Ekarpenak biltzeko fitxa Foro Erregularra osatzeko interesa zuten kide guztien artean banatu zen, baita Irekian eta OGP Euskadiren web orrian, OGP Euskadi 2018-2020 Planaren hedapen eta parte-hartzerako beren-beregi sortutako horretan ere. Orduan atera zen OGP Euskadiren web orria, herritarren interakziorako eta parte-hartzeko plataforma gisa.

Konpromisoak batera eta sormenez lantzeko prozesuaren emaitza gisa konpromisoen 41 fitxa bildu ziren, eta fitxa horiek aztertu ziren, honako irizpide hauek oinarri hartuta: OGPren irizpideei egokitzea (neurgarria izatea, esanguratsua izatea, eragina izatea); administrazioaren eta herritar antolatuen nahiz antolatu gabeen artean ados jarrita erabakitako lehentasun bati erantzutea; konpromisoaren buru izateko prest dagoen euskal administrazio bat egotea. Azterketa horretatik abiatuta 8 konpromiso nagusi identifikatu ziren.

2018ko ekainaren 14an Foro Erregularrean egindako bileran eztabaida egin zen, azterketa sakonagoa egin zen, eta Foro Irekian 5 konpromiso proposatzea erabaki zen, horien kontrastea egiteko eta ekarpenak azaltzeko:

  1. Kontuak ematea agintaldiko planen bidez
  2. Open data Euskadi eta Linked Open data
  3. Herritarren parte-hartzearen ilab-a Euskadin
  4. Open Eskola (herritarrentzat irekitako eskola)
  5. Integritatearen Euskal Sistema

 

*4. JOMUGA – Foro Irekia konpromisoak definitzeko

Uztailaren 2rako, Foro Irekiaren bilera ireki baterako deialdia egin zen. Ekitaldia OGP Euskadi web orrian argitaratzeaz gain, gonbidapena bidali zitzaien 6.065 pertsonari. Ekitaldia OGP Euskadiren web orrian argitaratzeaz gain, gonbidapena 6.065 pertsonari bidali zitzaien. Interesa agertu zuten pertsonei, konpromisoei buruz zegoen informazio guztia bidali zitzaien, topaketa egin baino lehen. Bileran 101 pertsona egon ziren, eta parte-hartzea eta sormena bultzatzen dituen dinamika bat proposatu zen, konpromisoaren deskribapenarekin, irismenarekin eta lortu beharreko produktuekin, jomugekin eta inplikatu beharreko eragileekin lotutako elementuak, txertatzeko, ñabartzeko, sendotzeko edo ezabatzeko. Ekarpen gordinen txostena eta ekarpenen laburpena parte-hartzaileei itzuli zitzaizkien, eta uztailaren 9an argitaratu ziren.

Plan honetan biltzen diren konpromisoak Foro Irekian egindako birdefinizio eta kontrastetik sortu ziren.

Halaber, uztailaren 2ko Foro Irekiak oihartzun handia izan zuen sare sozialetan; hala jartzen dute agerian twitterren lortutako eraginaren txosteneko datu hauek.

 

*5. JOMUGA – 2018-2020 Ekintza-planaren zirriborroaren kontrastea Foro Erregularrean

OGP Euskadiren 2018-2020 Ekintza-planaren kontraste eta balidaziorako bilera uztailaren 12an egin zen Gasteizen, eta ekarpenetarako 10 eguneko beste epe ireki bat hasi zen.

 

*6. JOMUGA – 2018-2020 Ekintza-planaren zirriborrorako ekarpenen azken fasea Foro Irekian

2018-2020 Ekintza-planaren zirriborroa ekarpenetarako berriro ireki zen, modu irekian, uztailaren 13tik uztailaren 23ra arte, OGP Euskadiren web orrian. http://www.ogp. euskadi.eus/dokumentuak/-/dokumentazioa/ogp/kon- tsultara-irekitako-dokumentuak/

 

  1. OGP Euskadiren konpromisoak

Plana prestatzeko lankidetzako prozesuaren ostean honako hauek dira Euskadiko gobernu irekiko 2018 – 2020 ekintza-plana osatzen duten 5 konpromisoak:

  • Kontuak ematea agintaldiko planen bidez
  • Open data Euskadi eta Linked Open data
  • Herritarren parte-hartzearen ilab-a Euskadin
  • Open Eskola: herritarrentzat irekitako eskola
  • Integritatearen euskal sistema
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau