Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoari buruzko Dekretuaren proiektua

Eu
Eu

Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoari buruzko Dekretuaren proiektua. Ondorioak

2018.eko maiatzak 04

Proiektatutako dekretuaren xedea da arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa ezartzea, baita arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntza edo espezializatutako esperientzia egiaztatzeko balio duten eskakizunak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentro guztiei aplikatuko zaie Dekretu hau, eta, bereziki, zentro bakoitzak eduki behar duen Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeei; bai erantzukizun publikokoak, kudeaketa publiko edo pribatu itundukoak, kontratatuta edo hitzarmen bidezkoak izan, bai Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman ez dauden titulartasun eta kudeaketa pribatukoak.

Haren hasierako testua urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 133.1 artikuluan xedatutako kontsulta publikoko izapidea igaro du, hain zuzen ere, EAEko Administrazio Orokorraren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, herritarrek proposamen arautzailearen edukiari buruz daukan iritzia biltzeko.

Horretarako ezarritako epea igarota, eta kontsulta publikoko izapidearen emaitza ikusita eta baloratuta, arestian aipatutako Dekretuaren proiektua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak lehenago onartu beharko duen testua egingo da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau