Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagaitzaren sektoreetako zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan prestakuntza emateko laguntzei buruzko dekretua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Parte hartze 1
Eu
Eu

Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagaitzaren sektoreetako zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan prestakuntza emateko laguntzei buruzko dekretua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2018.eko maiatzak 03

Eusko Jaurlaritzaren asmoa prestakuntza-laguntzen esparru orokorra arautzen duen dekretu-proiektu bat osatzea eta onartzea da, ikerkuntzako eta teknologiako zentroetako eta enpresetako ikerkuntzan, garapen teknologikoan eta berrikuntzan aritzen diren langile teknikoen eta zientifikoen espezializazioa sustatzeko, hori guztia euskal nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreak sustatze aldera.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau