Hitzaurrea

1997an onartu ziren Euskadiko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak, lurralde-antolamendurako, eta lurraldea antolatzeko gainerako tresnen (lurralde-plan partzialak eta lurralde-plan sektorialak) oinarri gisa.

Orain, hogei urte direla onartu zenetik, egokia da Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko prozesu bat abiaraztea, horrenbestez, hartutako esperientzia moldatzeko eta lurralde-antolamenduaren erronka berriei erantzuteko; batez ere, parte-hartze prozesu zabal batean oinarritu behar da prozesu hori, hala erakunde publiko desberdinek nola eragile sozioekonomiko, politiko eta herritarrek parte har dezaten.

Orduan, 2015eko uztailaren 27an, Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko prozedura hasteko erabakia hartu zuen eta, orobat, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren (gaur egun Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren) esku uztea berrikusketa hori zuzendu eta prestatzeko lana. Horrez gain, erabaki horren bidez, Eusko Jaurlaritzak gidalerroen berrikusketa parte-hartze prozesu zabal baten bidez egitea erabaki zuen.

Euskal Hiria Kongresua 2015ean, hasiera eman zitzaion parte-hartze prozesuari; Euskal Hiria Kongresua 2016an, Aurrerapena aurkeztu zen; Euskal Hiria Kongresua 2017an, Hasierako onespena, eta Euskal Hiria Kongresua 2018rako Behin Behineko onespena aurreikusten da, Behin Betiko onespenaren aurretik.

Aurrerapena idazteko (1. zatia), 2016an parte-hartze prozesu zabala egin da, bai arlo instituzionalean (EAEko Lurralde Antolamendurako Batzordearen, EAEko Lurralde Politikako Organo aholku-emailearen eta hainbat bilera instituzionalen bidez), baita gizarte arloan ere (batez ere eragileei kontsulten, tailerren eta plataforma digitalen bidez).

2017 urtean Aurrerapenaren dokumentua jakinarazi zen (2. zatia), eta honen bidez urte amaieran Hasierako onespenaren dokumentua landu zen, 2018ko otsailaren 20an onartu dena. Parte hartze instituzionala eta soziala lantzen jarraituko da, eta Irekian prestatu dugun atari honen bitartez Hasierako Onespenaren dokumentua ezagutu dezakezue, eta nahi dituzuen alegazioak bidali.

 

Informazio gehiago:

http://www.euskadi.eus/lag-berrikuspena

 

Dokumentazio Idatzia

Laburpen Mapa

Ingurumen Azterketa Estrategikoa

Generoaren araberako eraginaren txostena

 

Zer dira LAG

 

 

EAEKo Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen Berrikuspena. Hasierako Onespenaren dokumentua

#DOT_Euskadi_2018
Zerikusia duten berriak
Komunikabideek behera kargatzeko