Eztabaida-orrialde honek LAGen berrikuspenaren parte-hartze digitala jasotzen du. Prozesuari buruz gainontzeko informazioa ematen duen orrialde orokorra hemen aurki dezakezu: http://www.euskadi.eus/lag-berrikuspena
LAGen Azterketarako Prozesu Parte-hartzailea, Euskadirentzako lurralde-eredu berriaren oinarriak modu gizarteratu eta parte-hartzailean zehazteko Eusko Jaurlaritzak bultzatutako hitzarmen publiko bidezko mekanismoa da. 2018an Hasierako Onespenaren dokumentuari buruz parte hartuko da, Behin-Behineko onespenaren dokumentua idazteko, Behin-Betiko onespenaren dokumentua baino lehen.
Euskal Gizarte osoak hartu dezake parte gizarte partaidetzan. Horretarako, hainbat ekintza antolatuko dira nahi dutenek ekarpenak egin ditzaten:
Parte-hartze digitala
Bi urte jardunean dagoen Parte-hartze Digitaleko egitura osatu bat sortu da. Alde batetik, Saileko web-orrialdeak eduki, akta eta egutegi guztiak gordetzen ditu; prozesuaren biltegia da. Bestalde, Irekia hiritarren parte-hartze zuzenerako erreferentea da, zenbait kanalen bitartez:
- Ekarpenak: Hasierako Onespenaren dokumentuaren arudia eztabaida honetako Ekarpenen sailean argitaratzen da. Tresna honek zuzenean testuaren gainean iruzkinak gehitzea ahalbidetzen du, aurrerago bildu eta laburtuko direnak.
- Eztabaidak: Hasierako Onespenaren dokumentuan proposatutako gai bakoitzari buruzko eztabaidak egiteko aukera sortuko da.
- Sare Sozialetan moderazio eta ekarpenak.
- Twitterren, #LAG_Euskadi etiketaren bitartez: txioak bilduko dira.
- Facebooken, jasotako iruzkinen bitartez; izan ere, LAGei buruzko irudiak eta galderak argitaratuko dira bertan.
Parte hartzea itzuli
Behin-Behineko onespenaren dokumentua eginda (Behin-Betiko Onespenaren dokumentua baino lehen), prozesua itzultzeko ekintza batzuk aurreikusten dira. Zentzu honetan, Euskal Hiria Kongresua 2018 une garrantzitsua izango da.
Prozesuaren gardentasuna eta trazabilitatea
Ohiko gardentasun-mekanismoak gainditu nahi ditugu, eta prozesuaren trazabilitatea bermatu. Horretarako, landuko den informazioa ulergarria izan behar da herritarrentzat, eta segimendu jarraitu eta arretatsua egin behar da jarduera parte-hartzaile guztien eta horien emaitzen gainean.
Sailaren web-gunean dagoeneko gaituta dagoen atalari eta Irekian gaitutakoari esker, prozesuak bi gune izango ditu (interneten) elkarri konektatuta, dinamikoak, eta etengabe eguneratuko direnak. Horietan, egutegia, ekitaldi guztiak, ekarpenen edukia, bileren eta tailerren aktak eta prozesuan interesgarria izan daitekeen zeinahi informazio kontsultatu ahal izango da. Horrela, prozesuak jarraitutasuna, gardentasuna eta trazabilitatea izango ditu.
http://www.euskadi.eus/lag-berrikuspena
GAIKAKO EZTABAIDA
Ingurune fisikoa eta azpiegitura berdea. Helburuak
Paisaia, kultura- eta natura-ondarea, eta baliabide turistikoak. Helburuak
Baliabideen kudeaketa jasangarria. Helburuak
Un trabajo complejo el de las DOT pero necesario para el futuro.
Comentario de Twitter:
Irekia-ren bidez ere parte har dezakezu #LAG_Euskadi
https://t.co/Wj42Xfazpm
Comentario de Twitter:
#DOT_Euskadi También puedes participar a través de Irekia.
https://t.co/vGyWxuTmPu