Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Ondarea Kontserbatzeari buruzko Legearen Aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Eu
Hitzaurrea

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Ondarea Kontserbatzeko Legearen Aurreproiektua egiteko prozedurari ekiteko asmoa dauka Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluko 1. atalean ezarritakoaren arabera, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin baino lehen, galdeketa publiko bat egin beharra dago, administrazio eskudunaren web- atariaren bidez, bihar-etziko arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia biltzeko gai hauen gainean:

a) Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.

b) Zein beharrezkoa eta egokia den araua onartzea.

c) Arauaren helburuak.

d) Ea beste konponbiderik badagoen arauketa erabiliz edo beste nolabait.

#LeyPatrimonioNatural
Zerikusia duten berriak