Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko Legearen Aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa.

Eu
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko Legearen Aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2018.eko apirilak 23

Ingurumenaren arloko lege berri honek Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko 3/1998 Legea ordeztuko du, autonomia-erkidegoko ingurumen-politika berritu baten oinarriak finkatuko ditu, eta ingurumenaren arloan dauden erronka aldakorrei eta gizarte-eskaerei egingo die aurre.

Arauak ingurumen-presio eta -arriskuetatik babestuko ditu pertsonak, baliabideak efizienteki kudeatuko ditu, klima-aldaketaren eragina mugatuko du, ingurumena babesteko erantzunkidetasun publiko-pribatua bultzatuko du, ingurumen-administrazioaren funtzionamendua arindu eta sinplifikatuko du eta ingurumenean eragiten duten jardueretan esku hartzeko teknikak erregulatuko ditu.

Uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 16. artikuluaren arabera (ingurumen-arloko informazioa eskuratzeko, parte-hartze publikorako eta justiziarako eskubideei buruzkoa da legea), legearen proiektua edo aurreproiektua edo erregelamendua egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Herritarrek parte hartzeko fase bat ere irekiko da, zeinak interesdunak diren pertsona juridikoei informazio publikoa emateko ere balioko duen.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

===================================================================================================================

EHAA 106. zk., 2018ko ekainaren 4a, astelehena

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 28koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena; honen bidez, jendaurrean jartzen da Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Lege Aurreproiektua.

Aurkezpen-epea irekita (2018/06/04-2018/07/04)

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko ekainak 01

    Penalizar el uso del vehículo privado cuando se ven además autobuses circularan vacíos o semivacíos pagamos todos y todas viciando la calidad del aire. Penalizar la no instalación de contadores individuales en las calefacciones centrales están las 24 horas funcionando contaminando y con derroche. Evaluar impacto suma de equipos a combustibles fósiles en funcionamiento en suma también vician la calidad del aire permitiendo la desconexión cuando hay alternativas además en beneficio de la salud pública y ambiental interrelacionadas.